Ziortza-Bolibarko mendi martxa antolatzeko batzarra, domekan
Desanexioaren IX. urteurrena ospatuko dute bolibartarrek aurten, eta, horren harira, mendi martxa egingo du Aranbaltz Kultur Elkarteak, beste urtebetez. Egun hori heldu aurretik, baina, martxa antolatu eta lanak banatu beharko dituzte. Horretarako, laguntzaileen batzarra egingo dute domekan, 12:00etan, Iruzubietako elkartean. Batzarrera joateko deia luzatu du elkarteak.