Martitzeneko kronika
Atzo goizean egin zenĀ 26/11 sumarioko bigarren saioa, eta gaur izango da aste honetako hirugarren eta azkena. Gaur deklaratuko du Zurine Gojenola lekeitiarrak beste hamabi auziperatugaz batera.
Herenegun, astelehenean, hasi zen gazte independentisten kontrako epaiketa, eta lehenengo saioan, Gaizka Likona lekeitiarrak deklaratu zuen. Epaiketa torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen dela esan zuten auziperatuek, eta ezkutatzeko ezer ez daukatela, euren jarduna demokratikoa izan dela.
Iluntzean elkarretaratzea egin zuten Lekeition, eta auzipetuek Madrildik (Espainia) zuzenean egin zuten berba. Jendetza elkartu zen Eskolapean herriko gazte biei babesa ematera.
Argazki galeria (Lea-Artibaiko elkarretaratzeak eta Madrilgo irudiak) [nggallery ID=88]