Isa Mandiola markinarragaz gain, Markina-Xemeingo, Ondarroako, Lekeitioko eta Mutrikuko herriko tabernetako ordezkariak ere Espainiako Auzitegi Nazionalean egongo dira bihar, eguena, urriak 17. Izan ere, bihar, 35/02 sumarioari hasiera emango dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuen esanetan,
abokatua saiatuko da, kasu batzuetan,
bihar bertan deklarazioak egiteko eskatzen.
Hona hemen
auzipetuek eta herriko tabernetako ordezkariek deklarazioak egiteko dituzten datak:
- Bihar, eguena, auzipetuak eta herriko tabernetako ordezkariak Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztuko dira, epaiketaren lehenengo egunean.
- Deklarazioen egunak:
- Azaroak 15: Isa Mandiola Zuazu.
- Azaroak 25: Mutrikuko Mollaberri edo Zubixa elkartea.
- 2014ko urtarrilaren 15a: Lekeitioko Galarrena kultur elkartea.
- 2014ko otsailaren 12a: Markina-Xemeingo Amaiur elkartea eta Ondarroako Uxola elkartea.