Akusazioak ukatu eta "militante aktiboa" izaten jarraitzen duela esan du Gojenolak epailearen aurrean
“Akusazioak ezagutzen ditut eta ukatu egiten ditut”. Esaldi horrekin hasi da Zurine Gojenola lekeitiarra 26/11 sumarioko auzipetuen aurkako epaiketan deklaratzen. Gaur, eguaztena, asteko azken saioa egingo da. Gojenolak jardun demokratikoa egin izana azaldu du eta bere militante izaera berretsi du: “urte askoan izan naiz militantea aktiboa, eta jarraitzen dut izaten”.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko itzultzaileak arazoak eduki ditu Gojenolaren berbak itzutzerakoan. Izan ere, akusazioak ukatu egiten dituela esan duenean, itzultzaileak Gojenolak akusazioak “berretsi” egin dituela esan du. Gojenolaren abokatuak itzultzailea zuzendu du, berehala.
Argazki galeria [nggallery ID=88]