Eskualdeko sei emakumeren artelanak ikusi ahalko dira Ondarroako Etxelilan
Barikuan hasi eta urriaren 31ra arte Lea-Artibaiko sei emakumeren artelanak egongo dira ikusgai, egunero, 16:30etik 20:30era. Amaia Cabero Saizar, Itsaso Benedicto Ardanza, Nerea Unanua Otxoantesana, Deñe Ibazeta Badiola, Amaia Etxaburu Artetxe eta Amaia E.Eren lanak bildu ditu topalekuan 7 Emakume en movimiento taldeak.