Estreinako iaz egin zuten ekimena. “Iaz bi zaldi herrikoak ziren eta bat Nabarnizkoa”. Orokorrean, iazko proba ondo joan zela esan du Josu Madariaga zaldi probetako antolatzaileak. “Iaz ondo atera zen ekimena, eta ondorioz, aurten, bigarrenez, errepikatu egingo dugu”.
Horrela,
aurten ere,
hiru zaldik parte hartuko dute proban: Maider Uriarteren
Terry (3 urteko zaldia, 50 kiloko gainkargagaz), Belaustegiren
Linda (4 urteko behorra, 80 kiloko gainkargagaz) eta Mikel Garaialde gipuzkoarraren
Indiko (4 urteko zaldia, 120 kiloko gainkargagaz).
![AULESTIKO_ZALDI_MANDO_PROB](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/10/AULESTIKO_ZALDI_MANDO_PROB-300x140.jpg)
Iazko zaldi probako irudia, Aulestiko Torrezelai probalekuan.
Norgehiagoka domekan egingo da, 17:30ean, Aulestiko Torrezelai probalekuan. “Ikuskizun polita izango da. Eta azken finean, hori da gure helburua: herrira ikuskizun polita ekartzea”, azaldu du Madariagak.
Izan ere, zaldiak inoiz plazara irten gabekoak izanda,
probak herritarrengak kuriositatea sortzen duela dio Madariagak. “Behin eta barriro plaza ezberdinetan egon diren zaldien probak direnena, herritarrek ez dute kuriositate hori edukitzen, iada zaldia ezagutzen dutelako. Kasu honetan, ostera, iaz modura, inoiz ez dituzte zaldi horiek lehian ikusi. Horrek ikusmira sortzen du eta jendea erakartzen du”.
Antolatzaileen esanetan, probak ikusmira sortzen du herritarrengan. Izan ere, proban parte hartuko duten hiru zaldiek (Indiko, Linda eta Terry) ez dute inoiz probetan parte hartu
Guztira
hiru sari banatuko dira proban: lehenengo saria
500 euro eta manta izango dira, Ilunzar tabernak emanda. Bigarren saria
450 euro izango dira eta hirugarrena,
400 euro.
Norgehiagokak
baldintzak ere baditu. Horrela, proban,
800 kiloko harria erabiliko dela iragarri dute antolatzaileek. “
Zozketa 16:30ean egingo da eta
probak Bizkaiko Herri Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu“.
Ekimena
Aulestiko Udalaren laguntzagaz antolatu dute herritarrek. Eta antolatzaileek herritarrei probak ikustera gerturatzeko gonbitea egin nahi izan diete. “Etorri daitezela eta gozatu dezatela!”.