Ondarroa eta Mendexa arteko mendi irteera antolatu dute zapaturako
Ondarroa-Mendexa-Ondarroa ibilbidea egingo da Ondarroako Udalak eta Aurrera Mendi Taldeak antolatuta. Jarduera 60 urtetik gorakoei dago zuzenduta, kirola egiteko adin guztiak onak diren erakusgarri.
18 kilometrokoa izango da ibilbidea, eta iraupena lau ordu eta erdiko ingurukoa. Parte hartu nahi dutenek 09:00ak orduko egon beharko dira Alamedan.