Beste behin ere
Markina-Xemeingo Atxondoa auzoa jaietan murgilduko da. Santa Teresa jaiek «urteroko» egitaraua dakartela esan dute antolatzaileek. «Iaztik hona ez da ezer aldatu, baina ume askok parte hartzen dute jaietan».
Begirada atzera botata,
urteak atzera «jai handiak» zirela diote auzotarrek. «Hasiera baten hiru musika talde eta egoten ziren. Orain, umeei begirako ekintzak egiten ditugu».
Dena dela,
jaiak mantentzearekin pozik daudela diote. «Mantendu egin behar dira eta».
Umeei begirako jaiak badira ere, ume askok parte hartzen dutela diote. «Ume asko ibiltzen da jaietan. Eta jokoetan, esaterako, ezin amaituta ibiltzen gara. Gustura ibiltzen dira».
Horrela ba, bi eguneko egitarau xumeagaz, Atxondoa auzoa jaietan murgilduko da, barriro ere, zapatuan eta domekan.
Egitaraua
Zapatua
- 10:00-13:00. XIX. Margo Lehiaketa.
- Arratsaldea. Angel Egia soinu-jotzailea.
- 17:00. Jaialdia umeentzat.
- Ondoren. VI. Dardoen Txapelketa.
- 20:00. Margo lehiaketako sari banaketa.
Domeka
- 12:00. Buruhandiak.
- 12:30. Jokoak.