Desanexio txapelketa azarora arte Mendibarren frontoian

Hasi da martxan Berriatuako Desanexio Txapelketa. Asteon hasi da, eta azaroaren 24an finala jokatu arte, astero edukiko dituzte zesta-punta zaleek partiduak Mendibarren frontoian. OLYMPUS DIGITAL CAMERA 38 zesta-puntalari eta hainbat zesta-punta eskoletako jokalariek parte hartuko dute txapelketan, tartean, ingurukoak. Txapelketa txikien mailatik hasi eta seniorretarainoko mailetan jokatuko da.