Judo topaketak ospatuko dira zapatuan Ondarroako Zaldupe kiroldegian
Ondarroako, Legazpiko, Arrastaeko eta Pauko (Frantzia) judo taldeak parte hartuko dute zapatuan Ondarroan egingo diren topaketetan. 10:00etatik 13:30arte, judo taldeak teknikak elkartrukatu, entrenamenduak egin eta bestelako erakustaldiak eskainiko dituzte. Behin hori eginda, 13:00etan, Ondarroa bisitatuko dute judokak, judoka ondarrutarrek lagunduta.
Batera bazkalduko dute. “Bazkaria gonbidatuko diegu, elkarte baten”, adierazi dute Ondarroako judo taldeko kideek. “Trukea egiten dugunean eta gu Paura joaten garenean, haiek ere berdina egiten digute eta”.
Arratsaldean, 16:30etik 20:30era, barriro ere teknikak landuko dituzte.
Orokorrean, topaketek 40-50 judoka inguru batuko dituzte Ondarroan. “Zaldupe kiroldegia zabalik egongo da eta kuriositatea duten guztiek etorri ahal dute. Sarrera doan izango da, beraz, judo erakustaldia ikustera doazela esanda, aretora sartu ahalko dira”.