Mutrikuko ‘Euskaraz bizi nahi det’ herri lasterketako materiala asteburuan eskuratu ahalko da

Urriaren 26an lasterketara joan nahi dutenek soinean zerbait eramateko aukera edukiko dute Beheko Plazan egongo da materiala eskura, zapatuan zein domekan, 12:00etan hasi eta 14:00ak bitartean: kamisetak, txapelak eta banderolak salduko dituzte, besteak beste.
IMG_1865

Lasterketaren inguruko bilera, Luardon

Euskaraz bizi nahi det aldarrikapena hainbat eta hainbat mutrikuarrek egitea lortu nahi du BaiTxo euskara elkarteak. Herritarrak kalera elkarrekin ateratzea lortu nahi dute. Egun horretarako, kaleak girotzeaz gain, herritarrei Euskaraz bizi nahi det dioen zerbait soinean eramateko aukera ere luzatu nahi diete jardueraren deitzaileek.