Frantziako Lyon Corbas espetxean dagoen Xabier Aranburu preso politiko ondarrutarrak, Urko Labaka preso donostiarragaz batera “funtzionarioen jipoi gogorra jasan” dutela salatu du
Etxeratek.
Gertakariak urriaren 10ean gertatu ziren. Etxeraten esanetan, “Lyon Corbasen aspaldian dabiltza presoen eskubideak aldarrikatzen”. Horrela,
astean behin, elkarretaratzea egiten dute, jolastokian. “Irailean, adibidez, espetxean egin zitzaketen aktibitateetan parte-hartzea galarazi zieten”, gaineratu du Etxeratek.

Xabier Aranburu preso dagoen Lyon Corbaseko espetxea, Frantzian.
Horrela ba, “Lyon Corbasen dauden gizonezko hiru euskal preso politikoek, egoera hori salatzeko konzentrazioak egitea erabaki zuten. Izan ere, egunean bi aldiz, ordu eta erdiz patiora ateratzeaz gain, hau da beraientzat ziegetatik irteteko aukera bakarra”.
Patioan egin zuten
lehen elkarretaratzeak espetxeko zaintzaileen artean “ezinegona” sortu zuela jakin eragin du Etxeratek. “
Bigarren elkarretaratzean, funtzionario batek paperak galdu eta preso bat erasotzeko saiakera egin zuen;
beste zaindari batek presoa babestu behar izan zuen”.
Orokorrean, euskal preso politikoen eskubideak urratzeko,
espetxeko arduradunek “aitzakia ezberdinak” erabiltzen dituztela esan du elkarteak.