Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatutako ibilaldia izango da.
Izena datorren martitzenera arte, urriak 22, eman daiteke. Federatuek doakoa izango dute parte hartzea, eta federatu gabekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Goiko Plazan hasita, Kalbaixo, Apain, Abeletxe, Lekonde, Ameikozar, Goienetxe, Olatz, Ibiritxo, Ondabarro eta Goiko Plaza.
Bazkaltzen geratzerik ere izango dute parte hartzaileek. Kasu horretan, federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek 25.
Izena emateko burumendi.org webgunea erabili behar da.