Bada,
iaz ez modura, aurten, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleez gain, 3. eta 4. mailako ikasleek ere parte hartu ahalko dute ekintzetan.
Egitasmoak iaz «arrakasta» eduki zuela eta, aurten, proiektua zabaltzea adostu du udalak.
2012ko urriaren 7an jaio zen proiektua, udaleko kirol batzordeak bultzatuta eta herriko kirol talde eta ikastetxeen babes osoagaz.
Funtsean, Multikirol
proiektua Lekeitioko Udalak onartutako kirol irizpideen ondorioetako bat da. «Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako lehen hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriagoa eskaini nahi zaie», adierazi dute Lekeitioko Udaleko ordezkariek.
Egitasmoa 2012ko urrian jaio zen eta edukitako arrakasta ikusita, aurten eskaintza zabaldu du udalak; Lekeitioko Udalak onartutako kirol irizpideen ondorioetako bat da proiektua
Egitasmoaren helburuak
Besteak beste, egitasmoaren helburuak,
umeek kirol ugari landu eta ezagutzea, lehiaketetatik kanpoko kirola praktikatzea, topaketen eredua bultzatzea eta herrian dauden kirol aukera guztiak ezagutzera ematea dira.
Bide beretik, ikasleek balio indibidualak eta batez ere balio sozialak jolas eta kirolen bidez lantzea ere nahi du udalak.
Lehenengo ekintza, domekan
Bada, lehenengo ekintza
domekan egingo dute ikasleek. Horrela,
09:30ean, Atea aurrean elkartuko dira ikasleak.
Orokorrean, ikasleek denetariko ekintzak egin ahalko dituzte Multikirol proiektuaren barruan: herri kirolak, ikaspilota, baloi jolasak, atletismoa, arrauna eta skate-a, besteak beste.
Izen-ematea, ikastetxeetan
Ekintzetan parte hartu nahi duten ikasleek, bestalde, ikastetxeetan eman ahalko dute izena,
kirolbatzordea.lekeitio@gmail.com helbidera idatzita.
Momentuz, egitasmoaren eskaintza zabalduta,
udalak urritik ekainera arteko egutegia argitaratu du.
EGUTEGIAK:
LH 1-2 mailak
Etzi, domeka
- Mendi irteera. Lumentza mendi taldeagaz.
Abenduak 15
- Herrikirola ikaspilota. Akarregi pelota taldearen eskutik, frontoian (kiroldegia).
Otsailak 23
- Baloi jolasak. Futbol taldea, saskibaloi taldea eta Marierrota boleibol taldeagaz, futbol zelaian eta kiroldegian.
Apirilak 6
- Atletismoa. Tximista atletismo taldeagaz, atletismo pistan.
Ekainak 7
- Arrauna/skate. Isuntza arraun taldeagaz eta Ranpa Bako skate taldeagaz.
LH 3-4 mailak
Etzi, domeka
- Mendi irteera. Lumentza mendi taldeagaz. Inguruko mendietara egingo dute irteera.
Abenduak 10
- Saskibaloia. Lekeitioko saskibaloi taldeagaz, kiroldegian.
Urtarrilak 19
- Igeriketa topaketak. Garraitz triatloi taldeagaz, igerilekuan (kiroldegia).
Martxoak 16
- Bizikleta topaketak. Lekeitialde bizikleta taldeagaz. Herrian zehar egingo dute ostera.
Maiatzak 18
- Piragua topaketak. Dzanga piragua taldeagaz, hondartzan.