Palpalian proiektuaren lehenengo ekintza, arrakastatsua
Irailaren azken asteburuan egin zen gazte guneko lehenengo ekintza, 12 eta 18 urte bitartekoekin. 40 gazte inguru batu ziren orduan, eta hemendik maiatzera arteko hileko lehenengo asteburuan egingo diren ekintzak zehaztu zituzten. Ekintza horietan, metodologia desberdinen bitartez, Palpalian proiektuaren faseak eraikitzen joango dira, gazteak eurak protagonista direla . lekeitioko udala