Antigua Garalde: "Pozez hartu dugu epaia; izugarri albiste ona da"
Antigua Garalde (Isidro Garalde Mamarru euskal preso politikoaren arreba): “Pozagaz hartu dugu epaia. Izugarri albiste ona da, baina hau lehen pausoa da bakarrik. Hankak lurrean eta burua argi eduki behar dugu. Espainiako Gobernuak ahal denik eta gehien luzatuko du presoen kaleratzea. Atera egin behar dituzte, baina ez da izango egun batetik besterako kontua. Nik gainera, ez dut uste guztiak batera aterako dituztenik, uste dut banan-banan aterako dituztela. Epaimahaiak erabakia aho batez hartu izana oso inportantea da”.