Artibai judo taldeak topaketak ospatu ditu asteburuan, Ondarroan
50 judoka inguru batu ziren zapatuan Ondarroako Zaldupe kiroldegian. Goizean teknikak landu eta gero, judokak herrian osteratxoa egin zuten. Ondoren elkartean bazkaldu zuten eta arratsaldean barriro ere Zaldupe kiroldegira gerturatu ziren. Arratsaldeko saio horretan, barriro ere teknikak landu eta erakustaldia egin zuten judodek. Ondarroako, Legazpiko, Arrasateko eta Pauko (Frantzia) judo taldeek parte hartu zuten topaketetan.
Argazki galeria [nggallery ID=89]