Aulestiko VIII. Ermitarik Ermita Mendi Martxa "ikutu tristeagaz" amaitu da
VIII. Ermitarik Ermita Mendi Martxak ikutu “tristea” eduki duela esan du Aulestiko alkate Mikel Ansotegik. “Jende askok parte hartu zuen eta eguna ondo hasi zen, ezbeharra gertatu zen arte”. Izan ere, mendi martxa hasi eta gutxira, Santutxuko ermitaren parean, parte hartzaile bati bihotzekoak jo eta hil egin zen. “Gertaerak eguna beltz kolorez tintatu zuen. Egun alai izan behar zen, guztiek ondo pasatzekoa, eta guztiz kontrakoa bihurtu zen”, gaineratu du Ansotegik.
760 lagun zeuden martxa parte hartzen. Baina eguna, jai giroan amaitu ordez, “triste” amaitu zutela gaineratu du alkateak. “Antolatzaileei, udal ordezkariei eta parte hartzaileei barru-barrura arte sartu zitzaigun gertatutakoa”.
Ansotegik “ahal zuten guztia” egin zutela gaineratu du. “Parte hartzaileek eta antolatzaileek ahal zutena egin zuten. Ezin izan zuten gehiagorik egin”. Bide beretik, hildakoen senideei doluminak eman eta atsekabean eurekin bat egiten dutela gaineratu dute Aulestiko Udaletik.
Funtsean, ekintza bera “ondo pasatzekoa” zela baina azkenean, “gertaera txarra tarteko”, eguna ez zutela ondo amaitu esan du Ansotegik.
Argazki galeria [nggallery ID=90]