Lehengo eta oraingo doinuekin, publiko fidela daukala erakutsi du Garik Markina-Xemeinen
Bere ibilbideko hainbat kanta jo zituen Garik: Hertzainaken garaikoak, bakarlari moduan sortutako hasierako kantak, eta Ez da amaiera bere azken beharrekoak. Publikoak ederto erantzun zuen, eta beste behin ere, jarraitzaile fidelak daukala erakutsi zuen musikari handiak.