20:30ak pasatxotan hasi zen zapatu iluntzean
Uhagon kulturgunean Gariren kontzertua. Makina-Xemeingo herritarrak eta eskualdekoak ere joan ziren musikari handiaren kontzertuaz gozatzera.
Bere ibilbideko hainbat kanta jo zituen Garik: Hertzainaken garaikoak, bakarlari moduan sortutako hasierako kantak, eta
Ez da amaiera bere azken beharrekoak. Publikoak ederto erantzun zuen, eta beste behin ere,
jarraitzaile fidelak daukala erakutsi zuen musikari handiak.