Energia fosilen kontsumoari buruzko hitzaldia egongo da Lekeition, eguenean

Barrizar zerbitzu energetikoen kooperatibak antolatuta, subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia eskainiko dute eguenean, Lekeition. 19:00etan izango da, kultur etxeko Azkue aretoan. Berbaldian energia fosilen kontsumoa gutxitzeko proposamen ezberdinen aurkezpena egin nahi dute antolatzaileek, eta azalpenaz gain, eztabaidarako tartea ere zabalduko dutela jakin eragin dute. Barrizarrekoek herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte hitzaldira. kartela