Harkaitz Cano Markina-Xemeinen egongo da Liburutegien Egunean

Herri Bibliotekako Irakurleen txokora joango da eguenean Harkaitz Cano idazlea. 17:00etan, Twist bere nobela aztertuko du gaztelerazko taldeagaz. Euskarazko taldekoek iaz irakurri zuten Twist, eta horregatik, aurten Cheever idazlearen Igerilaria ipuina irakurri eta landuko dute Canorekin 19:00etatik aurrera.

cano4