Bihar hasiko dira Txomin Agirre liburutegian ekitaldiak.
4 urteko umeek Lupe Lekuona ipuin kontalariaren emanaldia edukiko dute gozatzeko, 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean. Ondorengo saioak ere ordu beretan egingo dira.
Literatur Amuak 2012
Bigarren emanaldia urriaren 28rako antolatu dute: Rosa Maria Martinezek txotxongiloen bitartez kontatuko die ipuina umeei. 5 urtekoen txanda izango da orduan.
Azaroan jarraituko dute irakurzaletasuna bultzatzeko saioek. Hilaren 21ean, LH1eko ikasleen txanda izango da. Ray Bueno ipuin kontalaria aterako da agertokira. Hilaren 25ean izango da azken saioa: Ines Bengoak LH2ko ikasleentzat kontatuko ditu ipuinak.