Aulestiarraren zaldiak 74 untza eginda irabazi zuen proba;
500 euro eta manta eskuratu dituzte Uriartek eta hiru urteko haren zaldiak.
Mikel Garaialde eta bere Indiko zaldia bigarren geratu ziren, 72 untza eginda. Eta azkenik, Belaustegi eta Linda zaldia geratu ziren.
Sariak eta zaldiak
Bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren parte hartzaileak 450 eta 400 euro eskuratu zituzten, hurrenez hurren.
Orokorrean,
proba «polita eta ikusgarria» izan zela esan dute antolatzaileek.
Izan ere, hiru zaldiak inoiz plazara irten gabekoak ziren eta horrek, «ikuslegoa erakartzen duela» gaineratu dute.
Beraz, domekan,
Aulestiko Torrezelai probalekua herritarraz bete zen hiru zaldien arteko norgehiagoka ikusteko.
Terryk 50 kiloko gainkarga eduki zuen, Indikok 120 kilokoa eta Lindak 80koa.
Bada, proba bera, «ondo egin» zela esan dute antolatzaileek. «Beraz, ikusita erantzuna ona izan dela, hurrengoan ere beste proba bat egingo dugu».