Pako Aristik hitzaldia eskainiko du Etxebarrin, barikuan

Independentzia ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia izenburupean, hitzaldia eskainiko du Pako Aristi idazleak barikuan, Etxebarrin. Herriko kultur aretoan izango da ekimena, 18:00etan hasita.

PacoAristi Hitzaldiaren antolatzailea Bolivartiar Ikaskuntza Elkartea da, eta laguntzaileak dira Etxebarriko ETX Kultur Elkartea, Ziortza-Bolibarko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Barikuko ekimenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileek bolibarikastaroa@gmail.com helbidera idazteko gonbidapena luzatu dute.