20:00etan eman beharko da izena,
Etxebarriko udaletxean.
Zaldi probak
azaroaren 8an, 9an, 10ean eta 11n egingo dira frontoian. Izen emateen arabera, antolatzaileek izendatuko dituzte egun bakoitzeko partaideak.
Harria, Etxebarriko 800 kilokoa izango da, gehi 50 kiloko txapa.
Etxebarriko Udaleko antolatzaileek jakin eragin dutenez,
abereak 400 kilotan sartu beharko dira. “Hortik gorakoak gainkarga edukiko du: “kilo bakoitzeko, kilo bat”, esan dute. Zaldi bakoitzak
itzain libre bi eroango dituela ere adierazi dute, eta saio bakoitzaren
denbora 30 minutukoa izango dela. Zaldiak saio bakoitza baino
ordu bi lehenago pisatuko dira.
Lehiaketa Euskal Heriko Kirol Federazioak kontrolatuko dutela gaineratu dute.