http://www.youtube.com/watch?v=_cIYeWzI4Cs Kulixka, Urondo, Txispas, Arca de la Alianza, Karmen-Virtudes, Virgen de la Antigua,... Oroitzapen asko eta asko eragiten dituzten izenak dira. Ondarroa bezalako herri arrantzale baten asko esan nahi dute izen horiek. Bada, urteak atzera, Ondarroako kaian zeuden ontzien izenak dira. Ondarroako Udal Erakusketa Aretora sartuaz batera ageri-agerian dago esku trebeek egindako lana. Sareak, leihatilak, barruko mahaiak, txikotak, argiak... Xehetasun guztiekin, garai baten Ondarroako portuan handi ikusten ziren txalupak eskalan ikusten dira orain.