Gazteentzako hitzaldi-tailerrak egingo dituzte Munitibarren eta Aulestin
Lea Ibarreko berdintasun batzordeak gazteentzako hitzaldi-tailerrak emango ditu, Munitibarren eta Aulestin. Domekan izango da Munitibarreko hitzaldia 09:00etatik 14:00etara, eta ordu berean baina azaroaren 9an egingo dute Aulestikoa.
Biak ala biak gaztetxean egingo dituzte eta bertan edota udaletxean eman behar da izena parte hartzeko. Irati Arrillaga psikoloagaz, gazteen artean ematen den indarkeria sexistaren ezaugarri nagusiak, maitasun erromantikoaren desmitifikazioa eta eraso sexualen inguruko informazioa eta prebentzioa izango dituzte berbagai, besteak beste.