Inmigrazioari eta matxismoari buruzko estereotipoak desmuntatzen izenburupean egingo da mahai-ingurua. 16:00etan hasiko da, Markina-Xemeingo kultur aretoan.
Hiru lagunek osatuko dute mahai-ingurua:
Souleymane Sarr ASEMA elkarteko kideak,
Josune Baskaran Etxeberria Markina-Xemeingo Udaleko parekidetasun zinegotziak, eta
Jeanne Rolande Dacougna Integraziorako eta Bizikidetza Interkulturalerako Euskal Zerbitzua-BIltzen elkarteko kideak.
Ostean, solasaldia zabalduko dute.
Ekitaldia
Eusko Jaurlaritzaren Zurrumurruen Aurkako estrategiaren barnean kokatzen da. Alde batetik, emakumeen kontrako indarkeriaren eta matxismoaren gorakada etorkinekin lotzen dituzten zurrumurruei kontra egin nahi die. Beste alde batetik, etorkinak genero berdintasunaren alde egiten ari diren prozesua ikustarazi nahi du.