Sortuk herri batzarrak deitu ditu eskualdeko herrietan

Hiru gai aztertuko dira: ikasturte politiko berriaren lan ildoak, Europako hauteskundeak eta Zaintza Partekatua lege proposamena. sortu64 Hurrengo herrietan bihar izango dira batzarrak, 19:00etan: Aulesti: Udaletxean. Etxebarria: Kantoiko lokalean. Ondarroa: Kofradia Zaharreko lehen pisuan. Mutriku: Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Beste herri batzuetan egin dute batzarra jadanik. Munitibarren atzo egin zen, eta Markina-Xemeinen eta Mendexan joan den astean. Lekeition, Berriatuan eta Gizaburuagan ez dago herri batzarrik.