‘Zer duzu Amy?’ antzezlana egongo da domekan, Uhagonen

Urriaren 27an, domeka, Zer duzu Amy? antzerkia eskainiko du Oh my God konpainiak Uhagon kulturgunean. 19:30ean hasiko da antzezlana. Obraren egilea eta aktorea Leire Ucha da. Antzerkiko protagonista Dasy da, eta edozer egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta taldntua edukitzeko. Baina bere ahotsa, itxura eta bizitza normal-normalak dira.

amy

Zer duzu Amy? obrak Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzako saria irabazi zuen, 2012an.