Bihar eta hilaren 30ean, Auzitegi Nazionalean
deklaratuko dute sumario horretan
auzipetuta dauden gazteak torturatu zituzten poliziek, eta hori salatu dute auzipetuek. “Egia da torturatu gintuztela, eta horren frogak baditugu. Horregatik, ezin dugu onartu gu torturatu gintuzten polizia horiek gure kontrako akusazioak botatzen entzun behar izatea”, azaldu dute gazteek. Halaber, onartezina deritzote torturak zigorgabetasun osoan jarraitzen duen bitartean torturatzen duten poliziek Zuzenbide Estatuaren izenean deklaratzea. “Estrasburgeko Giza
Eskubideen Auzitegiak aste honetan berretsi du 197/2006 doktrina legez kanpokoa dela. Auzitegi horrek berak ere esan du Espainiak ez dituela torturak ikertzen”, gogoratu dute.
Torturen testigantza utzi zuten gazteek joan den asteko auzi saioetan. Epailearen aurrean bakarrik ez. Giza Eskubideen Aldeko Nazio Batuen Goi komisarioaren Bulegoaren Istanbul protokoloaren araberako froga perizialak ere aurkeztuko dituzte.