Isidro Garalde Mamarru ondarrutarraren kasua ere epaileen esku utzi dute abokatuek. Fernandezen kasua daraman Kepa Manzisidor abokatuak azaldu duenez, 197/2006 doktrina aplikatuta duten gainontzeko presoekin egin bezala, Mamarru ere aske uzteko eskaera egin diote Espainiako Auzitegi Nazionalari. Hain zuzen,
zigorra beteta izan arren Parot doktrina aplikatu eta preso jarraitzen dutenen kasuan, zigorraren luzapena erabakitzen zuen ebazpena baliorik barik uzteko eskatu dute abokatuek. “Zigorraren likidazioa berriro egiteko eta aske uzteko eskatu dugu”.
Ines del Rioren kasuan, Tafallako presoa berehala aske uzteko agindu zuen herenegun Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, eta atzo arratsaldean atera zen Teixeiroko (Galizia) kartzelatik. Aho batez hartu zuten Europako auzitegi horretako epaileek erabakia. Hain zuzen,
197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuten, eta Ines del Rioren kasuan giza eskubideen kontrakoa dela ebatzi zuten.
Erresuma Batuan preso duten
Antton TroitiƱo askatzeko ere eskatu zuten abokatuek, eta atzo arratsaldean hartu zuen erabakia Londresko Auzitegi Gorenak. Epaitegi horretako presidenteak “berehala” aske uzteko agindu zuen atzo arratsaldean; hala ere, baldintzapean aterako da libre.
Del Rioren antzeko kasuak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako sententzia aztertuta,
Mamarru ere Ines del Rioren antzeko kasuan dagoela uste dute abokatuek. Dena den, kasu horietan daudenen lizentziamenduak eta askatasuna banan-banan eskatu dituztela azaldu dute; beraz, eskaera horiek banan-banan aztertuko dituztela uste dute. “Zigortu duen epaitegi berberak hartu beharko du erabakia”. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau sekzio dituela azaldu du Kepa Manzisidor abokatuak, “beraz, preso bakoitzaren kasuan
Parot doktrina aplikatu dion sekzioak erabakiko du”.
Del Rioren antzeko kasuak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako sententzia aztertuta, Mamarru ere Ines del Rioren antzeko kasuan dagoela uste dute abokatuek.
Beste bi kasu, etzi Estrasburgoko sententzia irmoa izanda, zigorra beteta eta 197/2006 doktrina aplikatuta preso dauden herritarrak ofizioz askatzea ere erabaki dezake Auzitegi Nazionaleko plenoak. Hau da, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia horiei guztiei aplikatzea. Hala ere, printzipioz holakorik ez dutela espero esan du Manzisidorrek; “kasuren batean agian, baina sorpresa izango litzateke. Beste bi euskal herritarren kasuak aztertuko ditu etzi Auzitegi Nazionalak, eta horiei buruz hartzen duen erabakia arrasto bat izan daitekeela dio.