Argazkia: Eguzki
Datorren udarako Saturrararen bizikletentzako aparkaleku bat ipintzeko eskaria egin dio Ondarroako Eguzki talde ekologistak Mutrikuko Udalari. Ekologistek azaldu dutenez, udaran Saturraran hondartzara bizikletan joaten direnak bizikletak ezin aparkatuta ibiltzen dira.
«Autoentzako eta motorrentzako aparkalekuak soberan daude, baina bizikletantzat bat bera ere ez dago», esan dute, hori garraio jasangarria bultzatzeko bidea ez dela iritzita. «Autoentzako parkinetik lortzen duten dirua bizikletentzako aparkalekuak erosteko eta Saturrarango inguru naturalak berreskuratzeko erabili ahal dute».