http://www.youtube.com/watch?v=_cIYeWzI4Cs
Kulixka, Urondo, Txispas, Arca de la Alianza, Karmen-Virtudes, Virgen de la Antigua,... Oroitzapen asko eta asko eragiten dituzten izenak dira. Ondarroa bezalako herri arrantzale baten asko esan nahi dute izen horiek. Bada, urteak atzera, Ondarroako kaian zeuden ontzien izenak dira.
Ondarroako Udal Erakusketa Aretora sartuaz batera ageri-agerian dago esku trebeek egindako lana. Sareak, leihatilak, barruko mahaiak, txikotak, argiak... Xehetasun guztiekin, garai baten Ondarroako portuan handi ikusten ziren txalupak eskalan ikusten dira orain.
Kulixka, Urondo, Txispas, Arca de la Alianza, Karmen-Virtudes, Virgen de la Antigua,… Oroitzapen asko eta asko eragiten dituzten izenak dira. Ondarroa bezalako herri arrantzale baten asko esan nahi dute izen horiek. Bada, urteak atzera, Ondarroako kaian zeuden ontzien izenak dira.
Ondarroako Udal Erakusketa Aretora sartuaz batera ageri-agerian dago esku trebeek egindako lana. Sareak, leihatilak, barruko mahaiak, txikotak, argiak… Xehetasun guztiekin, garai baten Ondarroako portuan handi ikusten ziren txalupak eskalan ikusten dira orain. Elkartekoen zaletasunaAstilleru Itxasontzi Modelismo elkarteak beste behin ere urteetan egindako lana jendaurrean ikusgai jarri du. Bada, elkarteko kideek eta beste batzuek egindako txalupen maketekin, erakusketa osatu dute. «Erakusketan denetariko txalupak daude ikusgai, Ondarroakoak izan zirenak eta kanpoko beste batzuk, besteak beste», adierazi dute Astilleru Itxasontzi Modelismo elkarteko kideek.
Itsasontzien maketak egitea euren zaletasuna dela aitortzen dute. Guztiak itsasgizonak ez badira ere, gehienak itsasoan eman dute bizitza, arrantzan.
Eta erakusketara hurbiltzen diren herritarrei, maketa bakoitzaren aurrean beharrezko azalpenak emateko prest agertzen dira. «Txalupa baten maketa egiteko hiru hile behar dira, gutxi gorabehera. Baina hori, ordu asko sartuta».
Maketak planoen gainean egiten dituztela diote. «Piezak banan bana egiten dira, eta azken momentuan, dena margotuta dagoenean, muntaia lana egiten da». Bada, zailena, txalupen xehetasunak egitea dela diote. «Horiek dira gaitzenak».
Erakusketa aretoan hainbat maketa badaude ere, elkartekoen esanetan oraindik gehiago dituzte. «Ditugun maketa guztiak ezin ditugu areto honetan sartu. Horretarako esparru handiagoa beharko genuke».
Inoiz erakusketa Kofradia Zaharrean egin izan badute ere, Udal Erakusketa Aretora jende gehiago joaten dela diote. «Eskurago eta bistarago geratzen da. Kofradia Zaharrean bi solairu hartu izan ditugu, baina jende gutxiago etortzen da».
Pazientzia handiz egiten dituztela diote. Eta emozio beragaz, maketa aurrean dutela, bisitariari ere beharrezko azalpen guztiak ematen dizkiete elkarteko kideek, bertatik bertara.
Ordaindu ezineko lana
Maketak dirutan baloratu daitezkeen edo ez galdetzean, aho batez erantzun dute elkarteko kideek. «Maketa bakoitzaren balioa handia da. Ez da bakarrik egileak ordu asko eta asko sartu dituelako maketa egiten. Horrelakoetan, baten batek maketa nahi badu, egilearekin akordio batera ailegatu beharko da. Ez dago dirurik lan hori ordaintzeko; ezin da kalkulatu».
Txalupen maketak ikusteaz gain, itsasoko tresneria ere ikusgai dago erakusketan.
Orain arte, erakusketa herritar askok bisitatu dutela eta, pozik daude elkarteko kideak. «Orain arteko erantzungaz pozik gaude. Eta domekara arte hemen egongo gara, erakusketa aretoan».
Argazki galeria [nggallery ID=91]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.