Herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Bada, lasterketak herri osoa zeharkatuko du, eta Beheko Plazan amaituko da.
Ibilbidea zehaztuta dago, eta ekimena arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Herriko hainbat taldek egitasmoarekin bat egin dute. Horrela, lasterketak irauten duen bitartean eta ondoren, ekimen ezberdinak egingo dira herrian. Beste behin ere mutrikuarrek, euskara odolean daramatela erakutsiko dute zapatuan,
Euskaraz bizi nahi det lasterketan.