Markina-Xemeingo beheko monjen elizak bestelako proiektua jaso du oraingoan: hiru artistaren lanen erakusketa. Jose Pablo Arriaga, Juan Manuel Mendigutxia eta Natxo Arteta dira arte lanak egin dituzten artistak. Erakusketa domekara arte dago ikusgai. Gero, egun batzuk itxita egon eta ostean, barriro zabalduko da, azaroaren 1ean, 2an eta 3an.
Erakusketak bi proiektu jasotzen ditu bere baitan. Batetik Jose Pablo Arriaga Markina-Xemeingo artistaren lana
Hautsa zara… dago ikusgai. Bestetik,
Kristalezko zubi bat izenburupean, Juan Manuel Mendigutxiaren eta Natxo Artetaren lanak daude bilduta.
Arriagak,
Hautsa zara… erakusketagaz, «errealitatea irudikatu» nahi izan duela esan du. «Monjak eta santuak irudikatu nahi izan ditut. Denbora aurrera joan ahala hauts bihurtzen diren eskulturekin islatu nahi izan ditut. Izan ere, gaur egungo errealitatea da hori; egoera jausten doa- Eta hauts bihurtzeak hori irudikatu nahi du».
Horrela ba, beheko monjen elizak bestelako itxura dauka egunotan. «Eliza hutsik zegoen eta gure lanak erakusteko aukera eskaini digu Aldundiak, ondare jardunaldien barruan», gaineratu du Arriagak.
Ordutegia
Erakusketak domekara arte egongo dira ikusgai. Ondoren, itxi egingo da egun batzuetan. Baina barriro ere azaroaren 1ean zabalduko da. «
Azaroak 1, 2 eta 3 zabalik egongo da, barriro».
Astegunean 17:00etatik 19:00etara egongo da erakusketa ikusteko aukera. Zapatuan eta domekan, ostera, beheko monjen eliza 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.