Proiektuak eduki duen ibilbidea, kronologikoki
- 2011ko martxoa: Herritar batzuek Mendexako EAJ-k arau subsidiarioak aldatu eta Vista Alegreko proieku egin nahi izana salatu zuten.
- 2011ko apirila: Vista Alegreko egitasmoari alegazioak aurkezteko epea zabaldu zen.
- 2012ko otsaila: SOS Karraspio plataformak Vista Alegreko proiektua gelditzeko eskatu zuen.
- 2012ko otsaila: Lekeitioko Udalak egitasmoaren aurkako mozioa onartu zuen.
- 2012ko otsaila: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baiezkoa eman zion proiektuari.
- 2012ko apirila: Mendexako EAJ “pozik” agertu zen proiektuak Ingurumen Sailaren baietza jaso ostean.
- 2012ko ekainaren 1a: Proiektuaren aurkako auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten SOS Karraspio mahaiko kideek.
- 2012ko ekainaren 23a: Proiektuaren aurka egiteko elkarretaratzean Ertzaintza agertu zen, elkarretaratzea egiteko udalaren baimenik ez zutela esanez.
- 2012ko uztailaren 24a: Proiektuari auzi helegitea sartzeko baimena eman zuen epaileak.
- 2012ko azaroa: Lekeitioko Udalak proiektuaren aurka egindako erreklamazioa gutxietsi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak.
- 2013ko urria: Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak proiektua bertan behera lagatzeko agindua eman du.
- Urte guztietan: egitasmoa aurkeztu zenetik EAEko auzitegiaren epaia jaso arte, proiektuaren aurka egin duten herritarrek elkarretaratzeak, ibilaldiak, martxak eta bestelako ekimenak egin izan dituzte, tarteka.