Iazko Itsasoa Berbetan literatur gala
Ondarroako udal euskara batzordeak hainbat ekitaldi antolatzen ditu literaturaren inguruan, eta zapatutik hasita horren guztiaren emaitzak jendaurrean aurkeztuko dira.
Aurtengo egitaraua azaroaren 3an amaituko da, Kofradia Zaharrean egingo den Itsasoa Berbetan literatur galagaz. Bertan egongo da, besteak beste, Augustin Zubikarai sariaren irabazlea.
Garazi Kamio, sariduna
Garazi Kamioren Orube abandonatuak proiektuak irabazi du Augustin Zubikarai nobela beka. Bere proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak. Hiru garai desberdinetan, hiru pertsonaia bakartiren historia kontatuko du Kamioren nobelak. Epaimahaiak «testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra» azpimarratu du saria ematean. Garazi Kamio Andoainen jaio zen, 1979an. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasia, kazetari aritu izan da, besteak beste Sautrela saioan. Gaur egun irakasle dabil. Beste norbaiten zapatak ipuin liburua kaleratu zuen 2012an Igartza sariari esker.
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Orain arte, Joxean Agirreren
Bi emakume, Itxaso Araqueren
Damutzen ez direnak eta berehala aurkeztekoa den Garbiñe Ubedaren Hobe isilik sortu dira laguntza horri esker. 35 lan aurkeztu dira sariketara, inoiz baino gehiago.
LITERATUR AMUEN EGITARAUA
URRIAK 26
Liburuen amuak. 10:00etatik 12:00etara, udal liburutegian, irakurle klubaren saioa. Mussche liburua, Kirmen Uriberekin.
URRIAK 31
Itzalak. 19:30ean, Kofradia Zaharrean, Kabia Teatro. Nor pertsonaia edozein pertsona izan daiteke. Nor ez da inor. Izena ere ez du. Nork bisita bat izango du, bere itzala ematen du, baina…
AZAROAK 1
Gabrielen lekua. Antzerkia. 20:00etan, Kofradia Zaharrean. Antzerki, bertso, musika eta irudi bidez Aresti idazlea iraganetik gerora eramaten saiatuko dira Andoni Egaña, Oier Guillan, Rafa Rueda eta Alain Urrita. Arestiren funtzesko lekuak ezagutzeko parada ezinhobea.
AZAROAK 2
-Ipuin kontalaria. Ines Bengoa. 17:00etan, udal liburuetian. 4 urtetik 10 urtera bitartekoentzat.
-Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? Metrokoadroka Antzerki Kolektiboa. 19:30/20:00, Kofradia Zaharrean. Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertutzeko zain. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna haien xedea.
-Keu kontzertuan. 22:30ean, Kofradia Zaharrean, Behe presioaren erdigunean disko berriaren aurkezpena.
AZAROAK 3
-Kafkaren aulkia. Irakurraldi bertsotua. 12:30ean, Kofradia Zaharrean. Ordu eta erdi inguruko jarduna Eider Rodriguez idazleak eta Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek elkarren artean txirikordatua. Hitza ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Bertsolarien jarduna bat-batekoa izango da. Pello Ramirez musikariagaz.
-Itsasoa Berbetan literatur gala. Kofradia Zaharrean. 17:00etan, rallyren sari banaketa; atsedena; 18:30ean, II. Nanoipuinen sari banaketa; 19:00etan, Augustin Zubikarai Nobela saria. 19:30ean, Bide Ertzean Trio eta Jon Benito. Ez zaitut abandonatuko.