Akilaldeko lursailak garbitzera joango dira domekan Ondarroatik eta Mutrikutik, hilobiak egon daitezkeen guneetara
Aranzadi zientzia elkarteak egin zuen lehen bilaketa joan den eguenean, Fernando Agirre eta Jabier Basterretxearen eskariz. Orain, zortzi bat laguneko brigada bat joango da Mutrikuko Akilaldeko lursailetara: Aranzadikoek topaketak egindako gunea ez eze, beste batean ere ariko dira lanean, Arbelaitzko anaiek lagunduta.
Lursail biak garbituko dituzte lehenik eta behin; hori egin eta gero, eremuak aztertuko dituzte, metal detektagailu bat erabilita. “30 bat zentimetroan dauden metalak antzematen ditu gailuak, eta horregatik, garrantzitsua da belarra-eta ahalik eta gehien moztea”, azaldu du Agirrek.