Itsasaurre kaleko taberna bateko “atea indarrez zabaldu nahian” zebiltzala eta, Ertzaintzak
38 eta 49 urteko gizonezko bi atxilotu ditu Ondarroan, gaur, 03:20an.
Ertzaintza, Ondarroako Alde Zaharrean, artxiboko irudian.
Ertzaintzak
auzotar baten deia jaso du, gertaeraren berri emateko. “Berehala joan dira ertzainak”. Gizonezkoak
hondartzako zubia eta Arrigorri hondartza artean topatu zituzten ertzainek. “Auzotarrak emandako deskripzioagaz bat egiten zuten”. “Beharrezko azterketak” egin eta gero, Ertzaintzak bi gizonezkoak atxilotu ditu.
Bestalde, tabernako ateko zerraila eta atea bera apurtuta daude. Atxilotuak epailearen aurretik pasatuko dira gaur.