IV. Gure Balioak Saria jaso du debarrak, Debegesa Garapen Agentziaren eskutik, gizarte-balioen alorrean egindako ibilbideagatik, bereziki, enpresa, kultura zein gizarte esparruan gaztetatik erakutsitako lankidetzarako gaitasuna nabarmenduz eta goraipatuz.
![OLYMPUS DIGITAL CAMERA](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/10/P1016243-300x225.jpg)
Carmelo Urdangarin eta Jesus Bilbao
Debako Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan izan da sari banaketa ekitaldia, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta eta Debako Udalaren, DanobatGroup enpresa taldearen eta Barrenetxeren laguntzarekin. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailburuak eta Ricardo Barkala Enplegu eta Lan Sailburuordeak.
Epaimahaiak Carmelo Urdangarinen lankidetzarako gaitasuna azpimarratu du, “beti agertu da elkarlanerako prest, beste erakunde edo pertsonekin lankidetzan aritzeko gertu, bere onena emateko gogoz beti”.