Aurtengo
Peru Abarka album lehiaketako liburu barria aurkeztu dute gaur goizean Markina-Xemeingo udaletxean. Ekhiñe Egigurenek idatzitako eta Leire Salaberriak ilustratutako Pashmina gorria lana gogotsu hartu dute osoko bilkura aretoan bildutako herritarrek. Egileez gainera, Peru Abarka lehiaketaren antolatzaileek be parte hartu dute aurkezpenean. Hala nola, Mari Eli Ituarte Mezulari argitaletxeko ordezkariak eta Josune Baskaran Markina-Xemeingo Udaleko zinegotziak sormen barriaren kalitatea goraipatu dute.
Album barria aurkezteagaz gainera, liburuaren atal batzuk irakurri ditu idazleak, ilustratzaileak pasarte bat irudikatzen zuen bitartean. Irudi hori, aurkezpenera joan direnen artean zotz egin dute. Amaitzeko album barria eskuratu eta egileen sinaduragaz osotzeko aukera izan dute herritarrek.