Julen Lasarte Burgoa, Bingen Arrizabalaga Sagastagoia eta Jose Manuel Cegade dira hiru ondarrutarrak.
Gaur goizean zeukaten preso politiko ondarrutarraren
lagunek bisita Frantziako
Lyon Corbas espetxean. Lagunak kartzela horretako egoera salatzen duten
kamisetak jantzita joan dira, eta ez diete sartzen utzi. Bestalde, berri agentziek jakin eragin dutenez, ondarrutarrek “torturatzaile” deitu diote espetxeko zuzendariari. Ondorioz, desordena publikoa egitea egotzita atzeman dituzte.
17:00ak aldera aske geratu dira hiru ondarrutarrak.
Orain dela astebete,
Etxerat elkarteak Aranburu ondarrutarrak eta Urko Labaka donostiarrak “funtzionarioen jipoi gogorra jasan” zutela salatu zuen. Etxeraten esanetan,
“Lyon Corbasen aspaldian dabiltza presoen eskubideak aldarrikatzen”. Horregatik,
presoak ere protestan ari dira, eta ondorioz jasan zuten jipoia.
Gaur bisitan zihoazen lagunek salatu nahi izan dute egoera hori. Baina ezin izan dute Aranburu ikusi.