Deklaratzeko gelditzen ziren auzipetuek gaur egin dute, eta horrekin amaituko da 35/02 auziko lehenengo blokea Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaur Joseba Permachek, Felix Moralesek eta Andres Larreak deklaratu dute.
Horrela, bihar 110
herriko taberna eta elkartetako ordezkariak hasiko dira deklaratzen. 9:00etarako daukate jarrita zitazioa. Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Ondarroako elkarteetako ordezkariak ere joango dira Madrilera (Espainia). Eguenerako eta barikurako ere aurreikusita daude auzi saioak.