Literatur Amuak kultur jardueraren baitan, aldaketak izango dira barikuko egitarauan.
Gabrielen lekua antzerkia Kofradia Zaharrean zen egitekoa, 20:00etan, eta horren ordez, Bide Onera zine aretoan egingo da, 19:00etan.
Emanaldiak Andoni Egaña, Oier Guillan, Rafa Rueda eta Alain Urrutia batuko ditu agertokian: Aresti idazlea iraganetik gerora eramaten saiatuko dira, antzerkiaren, bertsoen, musikaren eta irudien bidez.
Bihar, Kabia Teatro
Bestalde, eguenean, Kabia Teatroren Itzalak antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Kofradia Zaharrean. 19:30ean hasiko da .Joseba Sarrionandiak idatzitako Itzalarekin solasa ipuin laburraren eta Bernardo Atxagaren Bagdadeko morroia ipuinen isla aurki daiteke Jokin Oregiren testuan, tragedia eta komedia, errealitatea eta ametsa nahasten dira, ipuin eszeniko propioa sortzeko.