Gaikako hondakin-bilketaren inguruko batzar irekia egingo da gaur Markina-Xemeinen
Ingurumeneko udal informazio batzordeak gaikako hondakin-bilketaren inguruko batzar ireki baterako deia zabaldu du. Batzarra gaur egingo da, 18:30etan, udaletxean, eta pasa den irailean egindakoaren jarraipena izango da. Oraingo honetan Lea-Artibaiko udalen Mankomunitateko Ingurumeneko teknikariak ere hartuko du parte.