Jabier Kalzakorta euskaltzain markinarraren hitzaldia Azkueren kantutegiaz
Joan dan urriaren 22an hitzaldia egin eban Jabier Kalzakortak Euskaltzaindiaren egoitzan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Hitzaldiaren ardatza bertako liburutegian dagoan Azkueren fondoko kantutegia izan zan, Cancionero Popular Vasco, baina hizlariaren beraren esperientziaren ikuspegitik. Talde ederra batu zan, hizlariak eta gaiak interesa eraginda.