Luterlek Juan Angel Otxoantesana preso politikoaren artelanak batuko ditu Ondarroako erakusketa aretoan
Erakusketa azaroaren 1etik 10era egongo da zabalik, aste barruan, 18:30etik 21:00etara eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Erakusketaz gain, Globhito berripaperaren 23. zenbakia kaleratuko du taldeak egunotan. 400 ale aterako dituzte. Besteak beste, Kirruren espetxe egoeraren gaineko informazioa agertuko da bertan, bai eta artelanak egiteko daukan motibazioa ere.
Irratsaio berezia Radixun Otxoantesanari buruzko irratsaio berezi bat egingo du Radixu Irratiak (FM 105.5/radixu.info) haren urtebetetze egunean, azaroaren 6an. Besteak beste, preso politikoaren koadrilakoei zuzeneko elkarrizketa egingo diete Ein Daigun Bidi irratsaioan.