Zapatuan, 20:00etan, afaria egongo da gazte gunean. Afaria gazteen iritziak elkartrukatzeko gunea izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek gazte bulegoan emon behar dute izena, eguenean eta barikuan, 17:00etatik 20:00etara.
Urriaren 5ean, gazte guneko lehen ekintza burutu zuten 12 eta 18 urte arteko 40 gazte inguruk. Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez hileko lehen zapatuetan egingo dituzten ekintzak zehaztu zituzten. Ekintza hauen helburua, ondo pasatzeagaz gainera, gazteek euren aisialdiaren inguruan dituzten ideia edo ekarpenak jasotzea da.
Azaroko ekimenak gainera, testuinguru berezia izango du. Izan be, ume, gazte, eta gurasoentzako ate irekiak antolatu dituzte. Horrela, ludoteka eta kideguneko zerbitzukoak be gazte gunean egongo dira 18:00etatik 20:00etara. Etxea ikusi zein bertako proiektua ezagutzeko aukera egongo da.